Alkatearen espetxeratzea salatzeko manifestazioa egingo da Arrasaten

2008ko maiatzaren 3a
11:54
Entzun
Herenegun iragarri zuten ezker abertzaleko kideek manifestazioa egingo dutela gaur arratsaldean Ino Galparsoro Arrasateko (Gipuzkoa) EAE-ANVko alkatearen espetxeratzea salatzeko eta aske utz dezatela eskatzeko. 17:30ean jarri zuten hitzorduan, Arrasateko plazan.

Manifestazioa debekatzeko eskatu zion atzo PPk Jaurlaritzako Herrizaingo Sailari, eta, bidenabar, "Jaurlaritzak ETA-Batasunarekin duen konplizitateari amaiera jartzeko". Konplizitate hori ukatu egin du Jose Antonio Rubalcaba EAJko legebiltzarkideak, gaur goizean Radio Euskadin egin dituen adierazpenetan. Ildo beretik, gaurko manifestazioaren antolatzaileak eskubide zibil eta politikoak indarrean dituzten pertsonak direla nabarmendu du.

Ino Galparsoro Arrasateko alkatea asteazkenean, hilaren 30ean, deklaratzera deitu zuen Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak, ANVren jarduera etetea urratzea egotzita. Auzi saioan baldintza gabeko espetxeratzea eskatu zuen fiskalak, Galparsorori ETAri laguntza ematea leporatuta. Eskaera hori aintzat hartu eta Arrasateko alkatea kartzelatzea erabaki zuen Garzonek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.