10.842 hautesle deituak ziren beren hiritar betebeharra betetzera Donibane Lohitzunen. 7.187ek eman dute beren botza, hots biztanleen %66,29ak. Pascal LAFFITEk eremandako "Herri Berri" zerrenda abertzaleak %19,47a lortu du, Michele ALLIOT-MARIEk %55,36a eta Georgette JARIODek %25,17a. Donibane Lohitzunen, eskuina nagusi izaten segitzen du.
Tokiko erronka duten hauteskundeak baldin badira ere, analisten arabera herri hauteskundeak gobernuaren lana epaitzeko ere erabiliko dituzte hautesleek. Eskuineko auzapezek hautesleak deitu dituzte egoera nazionalari ez kasu egitea bozkatzerakoan. Alderdi Sozialistak ordea, Sarkozyren politikaren kontrako mezu bat ematea deitu ditzute.Lehen emaitzen arabera, eskuinak herriko etxe sinboliko batzuk galtzen ditu, sozialisten probetxuz.
Donibane Lohitzunen behintzat, zigor-bozka hori ez da pasa, Estatuko Barne Ministro den Michele ALLIOT-MARIEri kargua erreberritu diotelako hautesleek. Peyuco DUHARTek hartuko du Ministroaren auzapez kargua.
Herri eta kantonamendu bozak
Alliot-Marie garaile Donibane Lohizunen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu