Alternatiba: "Unea da eztabaidan hasteko, inor baztertu gabe"

2010eko otsailaren 22a
12:36
Entzun
Baikor hartu du ezker abertzalearen agiria Alternatibak, eta bat egitearen alde azaldu da Alternatibako kide Oskar Matute. "Unea da eztabaidan hasteko, inor baztertu gabe, erabakitzeko nola antolatu gure ideiei indar handiagoa emateko eta gogoeta euskal gizarte osoari heltzeko". Infozazpi irratian egindako elkarrizketan, Matutek esan du ezkerreko alderdiek batzea ezinbesteko dela, eta horren alde ari dela lanean Alternatiba. "Euskal Herriko ezkerra batzeko prozesua behar dugu, pluraltasuna errespetatuz. Beren burua ezkerrekotzat dutenekin gertutasun gehiago izango dugu, baina prest gaude edonorekin hitz egiteko".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.