Alternatibak eta ezker abertzaleak positibotzat jo dituzte Batzordeak bildutako informazioak

2012ko maiatzaren 4a
20:45
Entzun

Oskar Matute Alternatibako bozeramaileak “oso positibotzat” jo ditu Nazioarteko Egiaztatze Batzordeak bildutako informazioak, egunotan Euskal Herriko eragile sozial eta politiko desberdinekin bildu ostean. Alderdiarentzat "agerian gelditu da ETAk urrian iragarritako erabakiarekiko konpromisoa eta errespetua". 

Matutek, bestalde, eragile guztiek egin beharreko “ezinbesteko urratsak” nabarmendu ditu eta ildo horretan salatu, Espainiako Erresumako gobernuak “konponbiderik ez emateaz gain, eskubide zibil, sozial eta politikoak ukatzeko jarrera darabilela". 

Ezker abertzaleak ere modu positiboan baloratu du Nazioarteko batzordeak ETAren aldetik jasotako berrespena; "ETAk Euskal Herriko eragile politiko, sozial eta sindikaloi jakinarazi digu prestutasun osoa duela Espainiako eta Frantziako gobernuekiko elkarrizketa prozesu gidatua eta ordenatua egiteko". ETAk bere jardueraren behin betiko etena iragarri zuenetik sei hilabete igaro direnean, erabaki horren atzeraezintasuna sendotu du ezker abertzalearen ustez, eta elkarrizketaren aldeko jarrera irmoa plazaratu. Halaber, ezker abertzaleak bere konpromisoa berretsi du konponbidearen aldeko "eragiletza aktiboarekin" jarraitzeko.

 

 

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.