Espainiako Guardia Zibil Elkarteak txalotu egin ditu Altsasuko istiluen harira atzo eginiko atxiloketak, eta auzi horretan erabilitako irizpdeak Hego Euskal Herriko beste kasu batzuetara zabaltzeko eskatu du.
Elkarteak Guardia Zibila eta Auzitegi Nazionala zoriondu ditu, eta uste du sei lagun espetxeratzeak "zigorgabetasun mezu okerra bidaltzea" saihesten duela. Gainera, pozik azaldu da Carmen Lamela Auzitegi Nazionaleko epaileak "terrorismotzat" jo dituelako istiluak, eta "itxaropena" azaldu du irizpide hori beste kasu batzuetara zabaltzeko.