Amaia Arrietak (Arrasate, Gipuzkoa) etzi utziko dio preso izateari, orduan lagako dutelako libre, www.mondraberri.com-k dioenez. Dueñas (Palentzia, Espainia) espetxean daukate gaur egun, Jarrai-Haika-Segi auzia dela-eta.
Larunbatean bertan egingo diote lehen harrera, Arrasaten, 19:00etatik; Portaloian izango da. Ongietorria, berriz, bihar zortzi.
2001eko maiatzean kartzelatu zuten Arrieta, Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aginduz. Lau urte egin zituen behin-behineko espetxealdian, baina urte horiek igarota ez zuten epaitu eta aske geratu zen 2005eko udaberrian. Epaiketaren ostean Guardia Zibilak berriro atxilo hartu zuen, 2007ko urtarrilean, Igor Ortega (Hondarribikoa) mutil-lagunarekin batera, hau ere auzi berean epaitu eta zigortu baitzuten.
Auzi beragatik atzeman zuten Ortega, eta duela pare bat aste atera zen libre.
Amaia Arrieta aske utziko dute etzi
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu