Amnistiaren Aldeko Mugimenduak hegazkin militarrak Euskal Herriko zeruetan "zigorgabetasun osoarekin" ibiltzea gaitzetsi du. Era berean, bart gertatutako istripuarekin herritarrak "arriskuan" jarri zirela gogorarazi du.
Hegazkin militarrak Euskal Herriko zeruetan "zigorgabetasun osoz" ibiltzen direla eta egoera horren erantzule iragan abenduan tiro eremuaren alde egin zuten politikariak direla uste du:"Horiek militarrak gure artean hogei urtez gehiago egotea adostu zuten eta, hortaz, hogei urteko gatazka izango dugu".
"Espainiako armada Euskal Herriko lurretan izan bitartean, herri honetan ezingo da benetako bakea eta askatasuna lortu", AAMren iritziz. Beraz, desmilitarizazioaren alde egitea "ezinbestekoa" iruditzen zaio, "bakean eta askatasunean oinarrituriko etorkizuna lortzeko".
Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren ustez, "istripua tiro eremuaren alde agertu zirenen ardura da"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu