Amonala zen ETAk Getxon erabilitako lehergaia

2008ko maiatzaren 20a
18:38
Entzun
ETAk atzo goizaldean Getxoko (Bizkaia) El Abra Itsas Klubaren aurka zartarazitako bonba-furgonetan erabilitako lehergaia amonala zen, Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak gaur baieztatu duenez. Atzo aurreratu bezala, 60 kilo zirela berretsi du.

Atentatuan ez zen inor zauritu, baina kalte material handiak eragin ditu, itsas klubean ez ezik, inguruko etxeetan. Goizaldeko ordubatak inguruan lehertu zen bonba, eta ordubete lehenago eman zuen abisua ETAk Bizkaiko DYAn. Horrenbestez, ingurua jendez hustutzeko eta hesitzeko astia izan zuen Ertzaintzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.