Andoaingo alkatearen alabaren autoa erre dute

2007ko urriaren 17a
11:57
Entzun
Jose Antonio Perez Gabarain Andoaingo (Gipuzkoa) alkatearen (PSE-EE) alabaren autoa erre dute bart herri hartan bertan, Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. Gaueko hamabiak baino lehen izan da erasoa.

Suteak autoaren atzealdea, gurpil bat eta eserlekuak kaltetu ditu, eta suhiltzaileak, Ertzaintza eta Andoaingo udaltzainak joan dira itzaltzera.

Andoaingo alkateak hiru seme-alaba ditu, eta gaur autoa erre diotenak 23 urte dauzka.

Azkeneko hau, Andoainen azkeneko lau hilabeteetan egindako antzeko hirugarren kale erasoa izan da. Uztailaren 6an udaltzainen hainbat auto erretzen saiatu ziren ezezagun batzuk, eta uztailaren 14an ertzain baten kotxea erretzeko ahalegina egin zuten.

"Gu ohituta gaude horrelakoak aguantatzera. Andoainen bost lagun hil dizkigute. Baina nire alaba-eta ez daude ohituta, eta orain suntsituta dago", esan du Perez Gabarainek. Erasoaren egileek "ordaindu" egingo dutela adierazi du alkateak, "zuzenbide estatua gogorra izango delako".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.