Andoni Egaña: "Ez zen neure buruan sartzen gaur txapeldun izatea"

2005eko abenduaren 18a
20:56
Entzun
Txapela jantzi eta minutu gutxiren buruan ETB1ean Josu Goikoetxeak eta Estitxu Fernandezek Andoni Egañari egindako elkarrizketa da honakoa:

Zer sentitzen duzu une honetan?

Ezinegona-edo... Ez zen neure buruan sartzen gaur txapeldun izatea, saio ona egin nahi nuen, baina ez zen sartzen txapeldun izatea. Baina berriro tokatu zait.

Hasieratik ikusi zaitugu bikain bertsotan. Ez duzu batere hutsik egin...

Nik uste dut plazetan bezala aritu naizela: oso alai, oso irribartsu, batere tentsiorik gabe, krispazio punturik gabe.Gozatzera etorri naiz eta uste dut antzeman egin dela.

Nola ikusi duzu besteen lana hor oholtza gainetik? Unai hortxe ibili da, Maialaren ere bai, Amets ere hortxe...

Sustrai ere baietz iruditu zait niri. Batik bat goizean besteek sekulako saioa egin dutela iruditu zait, eta ni, beno, distira handirik gabe, baina gozatzen ari nintzen. Eta arratsaldean uste gabe etorri naiz, eta piskanaka gora joan naiz, eta oso erlaxatuta eta lasai kantatu dut.

Nola ikusi duzu areto berria?

Uste dut aretoak baduela erlaxazio puntu horretan zerikusia. Belodromoan baino jende dezente gehiago sartzen da, baina belodromoak sortzen duen errespetua ez du sortzen. Goitik txikiagoa da, eta ematen du edozein saiotan ari zarela.

Hunkitu egin gaituzu agurrarekin...

Noski, gure amak merezi du eta besteenak ere bai. Nik badakit egun hauetan zer pasatzen den, eta pentsatzen dut,ez dakit, Maialenen ama neukan buruan, orain dela lau urte ez baitzuen irabazi kasualitatez, edo Unairena, edo Igorrena, Jon Maiarena... denen amak neuzkan gogoan, egia da.

Bihartik aurrera zer? Errekorra ere hautsi duzu, baina zuk esana da ez zenbiltzala horren atzetik.

Ez, ez. Kulturan errekorrek ez dute funtzionatzen, hori kirola da. Bihartik aurrera zer? Aste honetan atzera utzi ditudan zenbait lan egin, eta asteartean uste dut jada saioa daukagula Azpeitin, eta ohiko martxa: plazaz plaza ernetzen da bertsolaritza.

2009an zer?

Ez dakit. Orain dela lau urte oso garbi neukan hemen izango nintzela lau urteren buruan. Orain ez dakit, adina ere ez da berdina, eta akasa bai, akaso ez, utzidazue pare bat urte pentsatzeko, eta niretzako berriro erehoriekin taula gainean egotea niretzako ohorea izango litzateke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.