Andres Urrutia Euskaltzain buruak Deustuko Unibertsitateko Bilboko kanpusean ezagutu zuen Altuna biak irakasle lanetan ari zirela. Urritiak Euskadi Irratian Altuna izan du gogoan eta bere hitzetan,"jakituria handiko" pertsona zen eta gauza asko ikasi zituen harengandik. Urrutia, Euskaltzaindiaren Tuterako osoko bilkuran egon zen azken aldiz Altunarekin. "Ordurako gaixorik zegoen eta bera ere konturatzen zen horretaz", azaldu du Urrutiak. "Hala ere Patxi beti tente, beti esatari egon zen".
Euskaltzain buruak azaldu duenez, "Altuna aditz batuaren bultzatzaile handia izan zen". Hala ere euskarari egin zion ekarpena garrantzitsua izan zen gramatikan eta baita irakaskuntzan ere. Hainbat egileren testu zahar asko ere argitaratu zituen. Urrutiak Altunaren irakasle lana azpimarratu zuen: "Euskara hire laguna" metodoaren bitartez hainbatek eta hainbatek ikasi dute euskara. Oso metodo iraultzailea izan zen, oso modernoa izan zen bere garaian".Unibertsitatean irakasle aritu zela ere goraipatu du Urrutiak. "Altunak euskara dotorea, txukuna, zuzena eta tradiziozkoa aldarrikatu zuen", Urrutiaren hitzetan. "Hura izan zen Patxiren kezka".
Patxi Altunak hainbat omenaldi jaso zituen eta Urrutiak Deustuko Unibertsitatean Patxi omentzeko ekitaldia gordeko du gogoan: "Patxi omentzeko egin zen azken liburuaren goiburua hartuko dut nik gogoan Haizeak ez al ditu eramango zuen izena. Eta haizeak ez ditu eramango Patxik egindakoak".
Patxi Altuna Euskaltzaina hil da
Andres Urrutia: "Altunak euskara dotorea, txukuna, zuzena eta tradiziozkoa aldarrikatu zuen"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu