Cuencako espetxean hilda agertu zen Igor Angulo presoari Santurtzi (Bizkaia) jaioterrian omenaldia egitea debekatu zuen atzo Ertzaintzak. Galarazpen horren inguruko azalpenak eman ditu gaur Javier Balza Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak Eusko Legebiltzarrean: omenaldi ekitaldiaren helburua "terrorismoa goraipatzea" zela iritzi dio Balzak, eta halakorik ezin dela baimendu azpimarratu du. Baimenduz gero, legearen erabilera "arbitrarioa" egingo lukeela erantsi du, eta hori diktaduretan soilik egiten dela.
Atzoko gorabeheren ondorioz, Anguloren familiak sentitu duen mina deitoratzen duela esan du Balzak, baina samin hori Batasuneko buruzagiek "politikoki manipulatu" zutela azpimarratu du.
Heriotza espetxean
Anguloren familiaren mina beren alde erabiltzea egotzi die Balzak Batasuneko buruzagiei
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu