Heriotza espetxean

Anguloren hilotza 16:00ak aldera iritsiko da Santurtzira

2006ko martxoaren 1a
18:09
Entzun
Cuencako espetxean (Gaztela, Espainia)hilotz aurkitu zuten Igor Angulo presoaren gorpua arratsaldeko lauak aldera iritsiko da Santurtzi (Bizkaia) jaioterrira. Senideek hamar eta erdiak aldera jaso dute gorpua Cuencan, eta Euskal Herrira bidean dira. Altubeko ordainlekuan egingo dioten lehen harrera, 15:00ak aldera.Heriotza hori salatzeko ostiralean Santurtzin greba orokorra egiteko deia egin du Askatasunak.

Ondoren, Barakaldon, Sestaon eta Portugaleten ere harrera egingo diote kartzelan hilda agertutako Angulori. Horietan guztietan parte hartzeko deia egin du Askatasunak. Era berean, ostiralean Santurtzin greba orokorra egiteko deialdia dagoela oroitarazi du.

Igor Angulo preso santurtziarra herenegun agertu zen hilda Cuencako espetxean. Espainiako kartzela agintarien arabera, bere buruz beste eginda hil zen Angulo. Familiak, berriz, bertsio hori ez duela sinesten esan du behin eta berriz, eta argi-ilun asko sumatu ditu espetxe arduradunek emandako azalpenetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.