Antiak, Basabek eta Perezek Saharara joateko asmoa agertu dute berriro

2010eko azaroaren 8a
09:40
Entzun
Atzo iritsi ziren Euskal Herrira Nerea Antia EAJ parlamentaria, eta Mikel Basabe eta Nekane Perezek Aralarrekoak. Aaiunera bidean zihoazela, Marokoko Gobernuak Casablancan atxiki zituen, Euskal Fondoa elkarteko ordezkari batekin batera. Aaiunera zihoan hegazkina galdu arazi zietela salatu dute, eta jaso duten tratua ez dela ona izan. "Sahara sartzen ez uzteak esan nahi du Marokoko Gobernua urduri dagoela, eta ez duela nahi Mendebaldeko Saharan gertatzen ari diren giza eskubideen urraketak inork ikustea". Hiruek ere Saharara berriro joateko asmoa agertu dute, eta beste erakunde batzuetako parlamentariei ere joatera dei egin diete.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.