Erreakzioak

Antton Karrera: "Desagertu egiten dela eta borroka armatua uzten duela esatea da ETAk egin behar duen adierazpen bakarra"

EB-IUko buruzagiaren arabera, erakunde armatu horren azken agiriak ez du inolako sinesgarritasunik

2003ko abenduaren 30a
16:53
Entzun
Antton Karrera EB-IUko buruzagiaren iduriko ETAk atzo gauean zabaldu zuen agiriak ez du "inolako sinesgarritasunik". Ildo horretatik, desagertzeko eta borroka armatua behin betiko uzteko eskatu dio Karrerak erakunde armatu horri; hain zuzen ere, ETAk egin beharko lukeen adierazpen bakarra horixe iragartzea dela iritzi dio EB-IUko buruzagiak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan.

"ETAk adierazpen bakarra egin beharko luke: desagertu egiten dela eta borroka armatua utzi egiten duela", adierazi du Karrerak. Izan ere, EB-IUko buruzagiak uste du euskal gizarteak horixe eskatzen diola ETAri: hots, jardun armatua behin betiko etetea, eta, beraz, "herriaren nahi hori" bete beharko lukeela.

Funtsean, ezker abertzaleak abenduaren 16an Bergaran egindako proposamenarekin bat egin du ETAk;hau da, autodeterminazioaren aldeko indarrek Espainiako hauteskundeetara zerrenda bateratua aurkezteko ekimenarekin. Proposamen hori gauza dadin "behar diren urrats guztiak" emateko gertu azaldu da ETA.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.