ANVren babesari esker PSNko hautagaiak lortu du Sartagudako alkatetza

PSNren zuzendaritzak espedientea abiatu du Jose Ramon Martinezen aurka

2007ko ekainaren 16a
16:56
Entzun
PSNko zerrendaburu Jose Ramon Martinez aukeratu dute Sartagudako (Nafarroa) alkate, EAE-ANVko hautetsi bakarraren botoari esker. Hauteskundeetan UPNrena izan zen zerrendarik bozkatuena, baina PSN oso hurbil zuela. Hain zuzen ere, bi indar politiko horiek launa ordezkari lortu zituzten Sartagudako udalean. Bosgarren hautetsia, berriz, EAE-ANVk eskuratu zuen.

Arestian aipatu bezala, ANVko zinegotziak PSNko hautagaiari eman dio botoa, eta horri esker aukeratu dute alkate Martinez.

Sartagudako alkate berriak ANVren botoa onartzeko prest zegoela agertu zuenean PSNk zigor espedientea abiatu zuen haren aurka, baina, hala ere, aurrera egitea erabaki du Martinezek.

Udal batzarrak egiteko aretoa herritarrez beteta zegoen eta txalo zartaka hartu dute Martinezen izendapena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.