Araba: Ros Casaresen proiektuak

Ivan Santamaria.
2016ko irailaren 30a
12:41
Entzun

Arabako ogasunari 76 milioi zor dizkioten 26 zergapeko identifikatu ditu gaur foru aldundiak. Ros Casares Valentziako enpresa taldeari lotutako proiektuek dituzte zor handienak pilatuta. Hala, Goya izeneko taldeko eraikuntza filiala da zordun bakar handiena (15,8 milioi). Taldeari lotutako enpresak dira baita ere Ros Casares Centro del Acero (9,7 milioi), Ros Casares Corporacion (4,1 milioi), eta Bahia Casares Golf (1,6 milioi). Orotara, 31,5 milioi euro dira taldeari lotutakoak. Altzairua ekoizten duen lantokia du taldeak Gasteizen, eta azken urteotan hainbat lan gatazka izan ditu.

Industriari lotutako izen ugari datoz zerrendan. Kasu gehienetan, itxita edo likidazioan dauden lantokiak dira. Horein artean daude Novacero (1,6 milioi), Estampaciones Gasteiz (1 milioi), Ceplastik (2,1 milioi), edo Legutioko Alur Mecanizados (2,5 milioi).

Eraikuntzari eta hiegiezinei lotutako zordun handiak ere badira. Lendiz 1100 (4,5 milioi), Oiongo Construcciones Antonio Santander (4,1 milioi), edo Alinorte daude horien artean. Auto sektoreko pare bat banatzaile daude, era berean: Alberdi (1,2 milioi) eta Micar (1,9 milioi).

Zergapeko partikularrak hiru dira: Macario Gonzalez Sanchez (4,2 milioi), Ruben Bravo Gonzalez (1,5 milioi) eta Antonio Fernandez Martin (1 milioi).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.