Arabako gobernuko parte-hartzeari buruzko erabakirik ez EAk, oraingoz

2010eko martxoaren 29a
17:19
Entzun
Arabako EAJko kide batzuen ustezko ustelkeria kasua dela-eta, EAk oraindik ez du erabaki herrialdeko Foru Aldundiko gobernua utziko duen edo ez, sumarioa sekretupean dagoelako, Pello Urizar EAko idazkari nagusiak esan duenez. "Edozein akordio hausteko arrazoia da ustelkeria".

Duela bi aste Alfredo de Miguel Arabako Aldundiko Tokiko Administrazioetarako eta Lurralde Orekarako diputatua eta beste zazpi lagun atxilotu zituzten, influentzia trafikoa, eroskeria eta dirua zuritzea leporatuta. Zortziak egun bereko gauean aske geratu ziren, epailearen aurrean deklaratu ostean. De Miguelek kargua utzi du eta Xabier Agirre ahaldun nagusiak Iñaki Nafarrate jarri du haren partez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.