Alderdien arteko negoziaketak argi ez daudela-eta, legezko epe denak agortuko dituzte Araban ahaldun nagusia aukeratzeko, hilaren 26an hautatuko dutela jakinarazi duelako gaur Juan Antonio Zarate Batzar Nagusietako presidenteak. Horretarako legezko azkeneko eguna izango da 26koa.
PPk 15 eserleku lortu zituen maiatzeko foru hauteskundeetan, PSE-EEk 14, EAJk 14, EAE-ANVk 4 -ez zen lurralde osoan legezkoa-, EB-Aralarrek 2 eta EAk 2.
Bizkaian, berriz, bihar hautatuko dute ahaldun nagusi Jose Luis Bilbao (EAJ), seguruenez gehiengo sinplez.
Araban uztailaren 26an aukeratuko dute ahaldun nagusia, azkeneko egunean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu