Dani Maeztu Aralarreko legebiltzarkideak galdera egingo dio ostiraleko Legebiltzarreko kontrolerako bilkuran Rodolfo Ares Eusko Jaurlartitzako Herrizaingo sailburuari, Kukutzako gaztetxea husteko Ertzaintzak izan zuen esku hartzearen inguruan.
Iñigo Lamarca EAEko arartekoak berriki argitaratu duen ebazpenak kritika egiten dio Herrizaingo Sailari, ez baitu "beharrezko ikerketa" abiarazi, ezta eskatutako informazio eskaini ere. Ertzaintzaren jarduna ere kritikatu du, ez omen zelako "proportziozkoa" izan.
Hori ikusita, Aralarrek zuzenean galdetuko dio Rodolfo Aresi, oraindik Ertzaintzaren esku hartzea neurrikoa izan zela mantentzen duen jakiteko.