"Idilikoegia" iritzi dio Aintzane Ezenarro Aralarreko legebiltzarkideak Juan Jose Ibarretxe EAEko lehendakariaren hitzaldiari. Normalizazio politikoari buruz hitz egin du bereziki Ezenarrok eta ekimena hartzeko eskatu dio Ibarretxeri. Euskal Herriaren aitortza beharrekotzak jo du Aralarrekoak.
Normalizazio politikoa izan du hizpide Aintzane Ezenarro Aralarreko legebiltzarkideak. Azaldu du, begin baino gehiagotan hitz egin duela Ibarretxek herri kontsultari buruz. Gai horren eta beste hainbaten inguruan zehaztasun falata leporatu dio. Ekimena bere gain hartzeko ere eskatu dio Aralarrekoak lehendakariari.
Bere asmoa herri kontsulta egin eta emaitza errespetatzea bada, Aralar laguntzeko prest izango duela esan dio Ibarretxeri.
Bestalde, Eusko Jaurlaritza sinesgarritasuna galtzen ari dela ere esan dio Ezenarrok lehendakariari. Aralarrekoak azaldu duenez, Jaurlaritzak berak bultzatu eta onartutako hainbat lege ez dira bete. "Sinesgarritasuna egunero lantzen da eta ez hemen [legebiltzarrean] iraileko hitzaldian", esan dio Ezenarrok. Hori dela-eta, lege horiek bete ditzan eskatu dio Jaurlaritzari.
Euskal Herria aitortzea beharrezkotzat jo du Ezenarrok eta gaineratu du egunetik egunera geroz eta gehiago direla eskubide horren defentsan dihardutenak. Horren garrantzia nabarmendu du Ezenarrok.
Aralarrek ekimena bere gain ez hartzea eta zehaztasun falta egotzi dizkio Ibarretxeri
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu