Aralarreko ordezkariekazaldu dutenez gaur goizean EAJ eta EBrekin bilera izan badute ere, eguerdiz bilera bilateral bat eskaini diote HZri. Aralarreko ordezkariak bilera hau egitera gerturatu direnean HZko ordezkariek atzera bota dute. Herritarren Zerrendako ordezkariek goizeko beste alderdien faltan bilera bilaterala ez baitzuten batrae egokia ikusten. Era berean HZko ordezkariek Aralarrek goizez EAJ eta EBrekin adostutako testuaren kopia bat eskatu dute.
Aralarrek jakinarazi duenez baiezkoa eman diote HZren eskaerari eta hurrengo astelehen goizean beste bilera baterako deialdia egin du Aralarrek. Bertan goizeko beste alderdiek ANV, Zutik, Batzarre eta Batasuna alegia, parte hartu ahal izango dutelarik. Aralarrek zehaztu duenez asteleheneko batzar horretan gaur goizez adosturiko testua jarriko dute mahai gainean.
Aralarrek elkarlanean jarraitzeko asmoa berretsi du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu