"Alderdi gisa" Independentistak-ek antolatutako Aberri Egunerako deialdiarik ez egitea erabaki arren, Aralarrek ordezkaritza bidaliko du mugimendu horrek igandean Irun eta Hendaia artean egingo duen ekitaldira. Era berean, alderdi abertzaleei dei egin die bezperan eurek ABrekin batera Urruñan antolatu duten ekitaldian parte hartzeko.
Ildo horretatik, Aralarrek agertu du Aberri Egunaren harira ABrekin batera plazaratu duen agiriak harrera ona izan duela, eta abertzaleen arteko elkarrizketarako eta elkarlanerako unea dela.
Aralarrek ordezkaritza bidaliko du Independetistak mugimenduak antolatutako Aberri Eguneko ekitaldira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu