Aralarrek ez du osteguneko greba deialdia babesteko, "akats larria delako grebaren baliabidea modu horretan erabiltzea, kontsentsurik gabe, batasunik gabe deitzea. Grebaren balio sindikala erabilia eta desprestigiatua izaten ari da modu horretan".
Aralar "ez da isilik geratuko" Espainiako Estatuaren estrategiaren aurrean. "Oinarrizko askatasun demokratikoen urraketa salatzera aterako gara kalera, eta bi aldeen arteko gerra honen gainetik gure ahotsa eta protesta agertuko dugu". Hala prest azaldu da eskubide zibil eta politikoen aldeko "edonolako mobilizazio eta protesta ekitalditan parte hartzera modu baketsuan egiten badira, eta ekimena zabala izateko asmoarekin egiten bada".
Eusko Jaurlaritzak esan du greba egin nahi dutenen eskubidea errespetatu egin behar dela, "baita egin nahi ez dutenena ere".
UGTk ez du babestuko deialdia, "legez kanpokoa delako".
Aralarri "akats larria" iruditzen zaio greba "batasunik gabe" deitzea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu