Aramaion EAE-ANV garaile

2007ko maiatzaren 27a
22:39
Entzun
Aramaion EAE-ANVk bost zinegotzi irabazi ditu, hiru EAJk eta bakarra EAk. EAJ-EAk zituen aurretik bederatzi zinegotziak.

Amurrion, launa zinegotzi eskuratu dituzte EAk eta EAJk, baina EAk ia 150 boto gehiago lortu ditu. EAE-ANVk bi zinegotzi izango ditu (900 boto), bi PSE-EErentzat ere (688), bat PPk (626). PPk galdu duena, PSE-EEk irabazi du.

Agurainen, Iñaki Berazak gehiengo osoa lortu du, zortzi zinegotzirekin. EAkoa izan arren, independente gisa lehiatu da Beraza, bere alderdia EAJrekin koalizioa haustearen aurka baitzegoen. PSE-EEk, PPk eta EB-Aralarrek zinegotzi bana izango dituzte. Botoen %24,9 baliogabeak izan dira.

Aiaran, zazpi zinegotzi EAJk, hiru EAk eta bakarra PPk (bat gutxiago). Baliorik gabeko 239 boto izan dira.

Samaniegon, EAJk %64,77 lortu ditu eta aurretik zituen bost zinegotziei eutsi die. Bi PSErentzat eta bakarra ere ez PPrentzat.

Mañuetan, PSE-EEren esku izango da alkatetza erabakitzea. PPk botoen %42,32 eta hiru zinegotzi ditu, EAJk %36,51 eta hiru zinegotzi ditu, eta bakarra PSE-EEk 21,16arekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.