Gizartea

Aramaion eta Eskoriatzan AHTko lanak hasi dituztela salatu dute

2008ko uztailaren 14a
16:46
Entzun
Aramaion (Araba) eta Eskoriatzan (Gipuzkoa) Abiadura Handiko Trenaren (AHT) azpiegiturarako lanak hasi direla salatu du proiektuaren kontrako taldeetako batek: AHT Gelditu! Elkarlanak. "Uda zein herriko jaien garaia aprobetxatuz, agintariak zein obretako langileak lanean ari dira, herriaren interesen aurka bideratutako zein beraien patrikak diruz beteko dituen makro-munstroa eraikitzen".



Euskal Herrian AHTren trenbidea eraikitzeko beste hiru lan eremu daude martxan (Luku eta Urbinakoa, Araban; eta Atxondo eta Basauri, Bizkaian), eta horren aurrean hainbat mobilizazio antolatu ditu AHT Gelditu! Elkarlanak datozen egunetarako. "Heldu da makroproiektu honi EZ! handi bat esateko ordua".



Hala, bihar, asteartearekin, Debagoiena (Gipuzkoa) eskualdeko prentsaurrekoa egingo dute ArrasatekoKultur-Aten, 18:00etan.

Heldu den ostiralean, Obrak gelditu. AHTrik EZ! lelopean kontzentrazioa egingo dute Arrasateko herriko plazan, 19:00etan. Jarraian AHTren lanen gaineko bilera informatiboa egingo dute.



"Orain da garaia. Guztion indarrez, AHT geldituko dugu! Hartu amalurrarekin konpromisoa!", dio proiektuaren kontrako taldearen oharrak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.