Gaur goizean Bilboko epaitegi batek Javier Madrazoren sektoreari Ezker Batua izena erabiltzeko zilegitasun juridikoa eman ostean, Mikel Aranaren sektoreak arratsaldean iragarri du 'Izquierda Unida Los Verdes: Ezker Anitza' izenarekin aurkeztuko direla azaroaren 20ko Espainiako legebiltzarrerako hauteskundeetara. Aranak jakinarazi du Bilboko epaitegiaren erabakia ez dela behin betikoa, baina horri esker bereizi ahal izango direla "Arabako Diputazioa negoziatu eta PPri eman ziotenekiko".
Aranaren sektorea 'Izquierda Unida Los Verdes: Ezker Anitza' izenarekin lehiatuko da hauteskundeetan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu