Euriaren eraginez ohikotan baino istripu gehiago ari dira gertatzen gaur Euskal Herriko errepideetan, eta, ondorioz, trafiko arazoak ere areagotu egin dira. Hala, goizeko hamar eta erdietan Bilbon, A-8an, istripiu bat zela tarteko hiru bideetatik bi itxita zeuden El Fango parean, Donostiarako noranzkoan, eta ilarak zeuden. Errepide berean, Muskizen (Bizkaia), Bilbo aldera, bide bat zegoen itzita beste istripu baten ondorioz, eta han ere motela zen trafikoa.
Gipuzkoan, N-1 errepidean, Lasarte-Oria parean, zegoen trabarik handiena: han ere Gasteiz alderako bideetako bat itxita zegoen istripu bat gertatu delako. Araban, egoera bertsua zuten N-102 errepidean Zuazu parean.
Nolanahi ere, istripu horietan ez dute zaurituen berririk eman. Bai, ordea, gozieko zortzi eta orduak inguruan N-634 errepidean, Eibar parean (Gipuzkoa), gertatu den ezbeharrean: Fiat Punto auto bat bidetik atera eta irauli egin da, eta gidaria, gizonezko bat, zaurituta eraman dute Mendaroko erietxera.
Arazo asko errepideetan euriaren eraginez
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu