2016. urteko lehen hiruhilekoan 365 milioi euro galdu ditu Arcelor Mittalek, iaz epe horretan baino %43 gutxiago. Baina galeren txikitzea ez da sektorearen hobekuntzaren ondorio. Lakshmi Mittal enpresako presidenteak ohartarazi du merkatuak "oso ahul" jarraitzen duela, eta Txinaren "gehiegizko ekoizpenari" egotzi dio errua.
Multinazionalaren fakturazioa %21 jaitsi da, eta emaitza operatiboa erdira murriztu da.
Hori bai, Mittalek zerbait positiboa ikusi du urtearen hasieran: lehengaien kostuaren eta altzairuaren azken prezioaren arteko aldea txikitu egin da, "maila onargarriagoetara". Horien eskutik urteak aurrera joan ahala emaitzak hobetzea espero du.