Ares: "Ertzaintzak ez du giroa berotu"

2009ko irailaren 11
17:53
Entzun
Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuaren arabera, Ertzaintzak "legea betearazi du" eta ez du "giroa berotu". Horregatik, Aresen ustetan, "arduragabetasuna eta bidegabekeria" da Ertzaintzarikritikatu eta istiluak leporatzea.

Eusko Legebiltzarreko Herrizaingo Batzordean egin ditu adierazpenak Aresek. Abuztuaren 16an Gernika-Lumon (Bizkaia) Herrizaingo Sailak debekatu zuen manifestazioa galerazteko Ertzaintzak izan zuen jokaera eta oro har udan, "terrorimoa gorestea" sahiesteko hartutako neurriak azaldu ditu.

Azkenaldian, Ertzaintzak kritika ugari jaso ditu. Besteak beste, Jose Maria Gorroño Gernika-Lumoko alkateak (EA), ertzainak "gehiegikeriaz" aritu zirela salatu zuen eta Lekeition (Bizkaia) igandetik astelehenerako gauean izandako istiluak, udan sortutako "berotze globalean" kokatu zituen bertako Udalak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.