Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuaren ustez, Brian Currin “oker” dago Euskal Herriko gatazka politikoaren inguruan egin duen analisian. Aresek berretsi egin du ETArekin amaitzeko bide polizialak erabiltzeko duen asmoa eta horretarako bide guztiak erabiliko dituela nabarmendu du.
Izan ere, Brian Currin giza eskubideen abokatuak Bake prozesua nola suspertu? hitzaldia eskaini zuen atzo Donostiako Kursaalean eta han ezker independentistari konfiantza emateko eskatu zuen atzo ekimen "zintzo" bat prestatu duelako bakea lortzeko. Gainera, "ezker abertzalearen proiektu berria gauzatzen bada, eragin handia izan dezake euskal gizartean", Currinen arabera.
Aresen ustez, Brian Currin “oker” dago Euskal Herriko gatazka politikoaren inguruan egin duen analisian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu