Aurreko astean Elkarrizketa Sozialeko Mahaian onartu zuten eragin mugatuko hitzarmenen orokortzea demokraziaren aurkakotzat jo zuten ELAk eta LABek. Hala ere, gaur goizean, Confebaskeko zuzendari nagusi Eduardo Aretxagak kontrakoa defendatu du: "Eragin mugatuko lan hitzarmenak borondatez sinatzen dituzte langileek eta ez dira ez borondatezkoak ez antidemokratikoak". Bere esanetan, "eragin mugatuko hitzarmenek bakarrik sinatzaileei eragiten die, eta gainantzeko langileek bat egin dezakete nahi izanez gero".
Aretxagak zaila ikusten du ELA sindikatuarekin akordioetara iristea. Izan ere, zuzendari nagusiaren hitzetan, ELAk ez du adostasun batera iristeko jarrerarik. Gainera, Confebaskeko idazkari nagusiaren iritziz askotariko akordioak nagusituko dira lan akordiotan: "Guztientzako konbenioena amaitu egingo da. Guztientzako kafearena amaitu egingo da".