'Ari Gara' manifestua aurkeztuko dute "XXI. mendeko independentistek" bihar, Donostian

2010eko otsailaren 26a
14:23
Entzun
"Askotariko pertsonen kolektibo" batek 'Ari Gara' manifestua aurkeztuko du bihar, 12:00etan,Donostiako Miramar Jauregian. "XXI. mendeko independentistak ekimen berri baterako indarrak biltzen eta antolatzen" hasi direla jakinarazi du talde horrek gaur kaleratutako agiri baten bidez. Kolektibo berria "parte-hartzean" oinarrituko dela adierazi dute, eta "mugimendu independentista zabal eta askotarikoa" eratzea izanen dute helburu. "Bide demokratikoen" aldeko apustua eginen dutela dio, eta ez dutela onartuko haien bidea trabatzeko erabiltzea "ETAren aitzakia". Heldu den apirilaren 4an izanen den Aberri Egunean ekimen bateratua eginen dutela iragarri dute.

Biharko ekitaldira ezker abertzalea, EA, Aralar eta Alternatiba gonbidatu dituzte, baina lehenbiziko bien ordezkariak joanen dira bakarrik. Aralarrek eta Alternatibak ez dutela ordezkaritzarik bidaliko jakinarazi dute, baina azken horrek bertara agertzeko askatasuna eman die bere militanteei. EAtik Maiorga Ramirez Nafarroako arduraduna agertuko dela jakinarazi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.