Batasuneko buruzagi Arnaldo Otegiren ustez, itxaropengarria da ETAren azken agiria; zehazki, atzoko idatziak "herri honi, berriro ere, itxaropenaren atea zabaldu" diola esan du.
ETAk prentsa ohar horren bidez esan nahi duena "argi" dagoela iruditzen zaio Otegiri, eta erakunde armatu horrek oso une gutxitan egin dituela horrelako eskaintzak azpimarratu du. Hori dela eta, EAJ, EA eta EB-IUri zuhur jokatzeko eskatu die, ETAren azken agiriari aitzakiak bilatzea "bakearen eta autodeterminazioaren aldeko proposamen bati" oztopoak jartzea dela uste baitu.
Erreakzioak
Arnaldo Otegi: "Itxaropenaren atea zabaldu du ETAk"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu