Arraizek legebiltzarkide izaera galdu du

2016ko maiatzaren 26a
14:53
Entzun

Eusko Legebiltzarrak jakinarazi duenez, gaur jasodute EAEko Auzitegi Nagusiaren ofizioa, Hasier Arraizen kontrako epaiaren berri emanez. Horrenbestez, kargu publikoan aritzeko 2 urteko inhabilitazioa jarri diotenez, legebiltzarkide izaera galdu du gaur bertan.

Bestalde, Arraizek berak atzo jakinarazi zen ez duela bere burua aurkeztuko alderdiaren zuzendaritza berrirako. "Estrategia berria guztiz garatzeko" garaia dela uste du. «"irsortzetik egin behar dugu, ideien eta egiteko moduen berritzetik". Sorturen estrategia "oxigenatzeko", zuzendaritzak "aurpegi" eta "belaunaldi" berriei bide eman behar die, Arraizen iritziz. "Jende berria sartzeko, beste batzuk modu naturalean baztertu behar dira". Arraizek politikan "parte hartzen" jarraituko du

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.