Leioan EHUko Arte Ederretako Falkultateko dekanoak eta Erramun Landaren senide, lankide eta lagunek eguerdian agerraldia egin dute hedabideen aurrean -hango irakaslea da Landa-, eta elkartasuna agertu diote. Haren anaia Karmelo Landak Espainiako Estatuaren "totalitarismo faxista" salatu du. Familiak azaldu du Erramun Landa ez dela etakidea; "euskalduna, margolari ona eta irakasle ona baino ez da".
Karmelo Landaz gain, bere anai eta abokatu Juan Landak,Josu Rekalde Arte Ederretako dekanoak eta Fito Martínez-Escudero Pintura departamenduko zuzendariak ere parte hartu dute agerraldian. Landak adierazi du anaiaren egoeragatik kezkatua dagoela, ez baitakite non eta nola dagoen, ezta zein den akusazioa ere. Ezagutzen duten datu bakarra Basurtuko ospitaleko Larrialdi zerbitzuetan 23.20-2:11ak artean egon zela da.
Arte Ederretako Fakultateko dekanotzak atxilotuaren egoerarekiko "urduritasuna" agertu du komunikatu baten bidez. "Informazio mediatikoaren erabilera partziala" izan dela kritikatu dute, eta "atxilotuaren eta instituzioaren irudi publikoan eragin larria" duela.
Hainbat ikasle eta irakaslek Erramun Landa aske uzteko aldarrikatu dute prentsaurekoaren ondorengo elkarretaratzean.
Iñaki Goirizelaia EHUko erretoreak, berriz, adierazi du Landa lehenbailehen aske ikusi nahiko lukeela.
Arte Ederretako Fakultatean Landaren atxiloketa salatu dute, eta errektoreak dio aske nahi duela
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu