Abertzale Sozialisten (AS) hautesle elkarteek gaur arratsaldera arte daukate inpugnazioei buruz helegiteak aurkezteko epea, baina Jone Goirizelaia abokatu eta Bilboko ASren alketagaiak salatu du ez dituztela elkarteak baliogabetzeko Espainiako Fiskaltzak eta Estatuaren abokatuak aurkeztutako argudioak ezagutzen,inpugnazioen salaketak gaur bertan jaso dituztelako. "Beraz, ez dugu izan horiek aztertzeko eta helegiteak prestatzeko denborarik. Erabateko defentsa gabezia dugu", esan du Goirizelaiak. "Defentsa egiteko oinarrizko eskubidearen urraketa da hau".
Espainiako Auzitegi Goreneko 61eko Salako epaileak, berriz, eguerditik bilduta daude AS hautesle elkarteen, EAE-ANVren eta hainbat elkarte independenteen kontrako inpugnazioak aztertzen jarraitzeko. Gaur eta bihar bitartean hartu beharko dituzte erabakiak.
AS hautesle elkarteen abokatuek "erabateko defentsa gabezia" salatu dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu