Batasunak iganderako Donostian Orain herria, orain bakea lelopean deituta duen manifestazioa deialdiarekin bat egiten duela jakinarazi du Askatasunak.
Gainera, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak manifestazioa debekatu izana salatu dute "gogor", eta sailburu Javier Balza "bere kargutik kanpo geratu behar dela exijitu" dute. Izan ere, haien iritzian "debekatzeko erabilitako argudioak probokazioa besterik ez dira, eta indarkeri errepresiboa gustokoa duela erakusten dute".
Askatasunak bat egin du manifestazio deialdiarekin
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu