Askatasunak Estrasburgoko Giza Eskubideen Epaitegira eramango du auzia

2007ko otsailaren 27a
14:14
Entzun
Askatasunak Europako Batasuneko Justizia Auzitegiak hartutako erabakia kritikatu egin du, Espainiako Gobernuak bere garaian hartutako legez kanporatze politikarekin bat egin duelakoan. "Bide politikoak itxi eta kolektiboen zein pertsonen oinarrizko eskubideak urratzen dituen politikarekin, hain zuzen", esan du ohar baten bidez Askatasunak. "Tamalgarria da Europako auzitegi horrek erabaki politiko horien arabera funtzionatzea".

Askatasunak adierazi du salaketarekin aurrera segituko duela, eta Estrasburgoko Giza Eskubideen Epaitegira eramango duela gaia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.