Askatasunak "oinarri demokratikoak" adostu nahi ditu eragileekin

2007ko ekainaren 7a
13:09
Entzun
Askatasuna erakundeak gaur jakinarazi du euskal eragileekin bilerak egiteko asmoa duela, "oinarri demokratikoak adosteko asmoz, demokrazia eraikitzeko". Juan Mari Olano bozeramailearen ustez, "batzuentzat oinarri horiek batzuk izango dira, besteentzat beste batzuk, baina adostasuna lortu beharko da, eskubide guztiak errespetatzeko". Herritarren eta alderdi politikoak ez diren eragileen parte-hartzea garrantzitsua dela deritzote, "ezinbesteko direlako eragile politikoak zuzendaritzen interesetatik haratago bultza ditzaten konponbidearen bidetik".

ETAren su-etenaren hausturaren ondoren, Espainiako Estatuak "errepresioaren bidea" hartu duela esan du Olanok, "baina horrela lortuko duen bakarra, sufrimendu gehiago lortzea da eta ez konponbidea". Askatasunak "sufrimendua saihestu" egin nahi du, "azkenean konponbidera iritsi beharko delako eta horren bila orain hasi behar da, herritarrei hitza emanez".

Prozesuan "inork ez du eman maila", Askatasunak uste duenez. "Porrot egin dugu eta denok izan behar dugu autokritiko".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.