BBC Erresuma Batuko komunikabide kateak zabaldu duenez, James BrandonLondresko The Sunday Telegraph kazetarentzat free lance gisa Iraken lanean ari zen kazetaria aske utzi dute bahitzaileek, ia 24 orduz gatibu eduki ondoren.
Basoran, hotelean, bahitu zuten atzo gauean Brandon, eta, agi denez, Moktada Al Sadr buruzagi xiitaren bitartekaritzari esker askatu dute. Hain justu, Al Sadren Basorako jarraitzaileen egoitzara eraman dute bahitzaileek libre uzteko, eta prentsaren aurreko agerraldia egin du han kazetariak. Bahitzaileei zein Al Sadren jarraitzaileei eskerrak eman dizkie aske utzi dutelako, eta gatibu izan den bitartean ondo tratatu dutela adierazi du.
Irak
Aske utzi dute Erresuma Batuko kazetari bahitua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu