Aske utzi dute neskato bati ustez sexu erasoa egin dion gizon bat

2010eko urriaren 8a
14:38
Entzun
Epaileak aske utzi du 13 urteko neskato bati ustez sexu erasoa egin dion gizon bat. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi du Ertzaintzak atzo atxilotu zuela gizona, Sestaon (Bizkaia). Ekainean gertatu zen ustezko sexu erasoa. Salaketaren arabera, etxe berean zeudela, gizonak eraso egin zion gaztetxoari.

Neskatoak ez zuen orduan ezer kontatu, ustezko erasotzailearen beldur. Lehendik ezagunak dira ustezko erasotzailea eta erasotua. Neskatoaren amak, ordea, gaztetxoaren lagunen bidez izan zuen ustezko salaketaren berri, eta Ertzaintzarengana jo zuen. Atzo atxilotu zuten haiek, eta epaileak aske utzi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.