Aski da! elkarteak elkarrizketa Eusko Legebiltzarrera eramateko esktu dio gaur PSEri eta normalizazio politikorako proposatzen duten balizko alderdien mahaia alboratzeko. Alderdien mahai horrek Legebiltzarra ordezkatuko duela uste du Aski da!-k. Legezkoaren eta legezkoa ez denaren arteko eremu onartezina sortuko da eta herritarrei eztabaida lapurtuko die Aski da!-ren ustez.
"Mahai hori onartzea egungo euskal erakundeen jatorri demokratiko falta eta eraginkortasunik eza bere gain hartzea da", ziurtatu du elkarteak. Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidenteari ere zuzendu zaio Aski da! taldea: PSOEren eta PPren arteko terrorismoaren aurkako ituna deitzeko eskaera luzatu dio. Hori izan baita "terrorismoaren aurkako borrokan arrakasta izan duen tresna bakarra". PPrekin diagnostiko bateratua egiten saiatzeko eta terrorismoaren biktimekin hitz egiteko esaktu dio. Bart gauean Trapagaranen eta asteartean Urdazin izandako erasoek argi erakusten dute Aski da!-ren iritziz "ETA talde terrorista bat dela eta ez duela indarkeria utzeko asmorik".
Modu honetan Espainiako Gobernuaren eta ETAren arteko elkarrizketa burutzea "indarkeriari kontzesio politikoak egitea izango litzateke".
baketzea
Aski da! taldeak normalizazio politikorako balizko alderdien mahaia baztertzeko eskatu dio PSEri
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu