Espainiako Auzitegi Nazionaleko Juan del Olmo epaileak gaur arratsaldean hartuko die deklarazioa iragan ostegunean Madrilen izan zen sarraskiaren zerikusia dutelakon atxilotutako bost lagunei. Jatorri marokoarra duten Jamal Zougam, Mohamed Chaoui eta Mohamed Bekkali, eta jatorri indiarra duten Suresh Kumar eta Vinay Kholy pasako dira Del Olmoren bulegotik.
Bost auzipetuak iragan larunbatean atxilotu zituzte Madrilen, sarraskia gertatu eta bi egunera. Espainiako Poliziaren ustez, Jamal Zougamek atentatu horretan parte hartu zuen, lekuko batek Zougam Atochako geltokian ikusi zuela deklaratu duelako.
M-11, sarraskia Madrilen
Atentatuarekin zerikusia dutelakoan larunbatean atxilotutako bost lagunek Del Olmoren aurrean deklaratu dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu