Oñatiko udal gobernuak prentsaurrekoa eman du gaur goizean. Atez atekoaren kontrako plataformen jarrera "erabat arduragabea" dela salatu du: "Oso larria iruditzen zaigu ontziak ez jasotzeko kanpotik etorri den plataforma batek eginiko deia. Herritarrei deia luzatzen diegu orain arte prozesua joan den bezala normaltasunez eramateko". Udal gobernuarentzat, "larriena" honakoa da: "Bertaratu ziren kazetariek prentsaurrekorako deialdia EAJko Gipuzkoako zuzendaritzako email batetik jaso zuten. Orain arte argi bagenuen plataforma hauen atzean zein dagoen, orain argiago geratu da". Atez atekoa jartzeko komunikazio parte hartze eta ezarpen prozesuan parte hartzen ari diren ehunka herritarrei eskerrak eman dizkie Bilduren udal gobernuak.
Atez atekoaren kontrako plataformen atzean EAJ dagoela salatu du Oñatiko udal gobernuak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu