Mohamed Abdelazizen heriotzaren berri izan eta berehala zabaldu dira dolumin mezuak; baita Euskal Herritik ere. Jaularitzaren izenean, Iñigo Urkullu lehendakariak dolumina adierazi dio Saharako herriari: "Jakitun gara Mohamed Abdelaziz zein maitatua zen zuen herriarentzat, eta zein modu jakintsuan gidatu duen azken 40 urtean". Donostiako Udalak dolumina adierazi dio Saharako herriari, eta Eneko Goia alkateak esan du "galera handia" dela.
Urko Aiartza Amaiurreko senatari ohia eta Sorturen nazioarteko harremanetarako lantaldeko kideak elkartasuna adierazi dio Polisarioari, eta beste horrenbeste egin du Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak.
Mis condolencias al pueblo saharaui por el fallecimiento de Mohamed Abdelaziz, presidente dela RASD y líder del Frente Polisario
— Ramiro González (@ramirogonza) 2016(e)ko maiatzak 31
Shock to hear Saharaui President Mohamed Abdelaziz passed away. All Solidarity to Polisario cdes. Agur eta Ohore. pic.twitter.com/ys8SOCDqWa
— urko aiartza (@uaiartza) 2016(e)ko maiatzak 31
Bere herriaren alde bizitza osoa borrokatu duen M. Abdelaziz buruzagia joan zaigu. Agur eta ohore. Sahara Hurra!!https://t.co/wTOAcipBwW
— Arnaldo Otegi (@ArnaldoOtegi) 2016(e)ko maiatzak 31
"Saharako herriaren eta bere eskubideen aldeko konpromisoa berretsi eta Mohamed Abdelazizen borroka eredugarria azpimarratu" ditu EH Bilduk ohar batean. Koalizioaren esanetan, "Saharako herriaren eskubideen eta Sahararen autodeterminazio eskubidearen aldeko borroka eredugarriaren adierazle nagusi" izan da Abdelaziz, eta dolumina adierazi dio Saharako herriari eta Fronte Polisario osoari.
Gazte Abertzaleek eta Carlos Salvador UPNko diputatugaiak gogoan izan dute Abdelazizen figura, eta atsekabea azaldu du Ezker Anitzak:
En su despedida, mi reconocimiento al pueblo hermano saharaui, a su dignidad y al afecto que les une a nuestro país. https://t.co/XUJ5XwYpIn
— Carlos Salvador (@ccsalvador_) 2016(e)ko maiatzak 31
Mohamed Abdelaziz zendu da, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren presidentea. Agur eta ohore! #FreeSaharapic.twitter.com/oTvhtgKDRq
— Gazte Abertzaleak (@gazte) 2016(e)ko maiatzak 31
Nuestro pésame al pueblo saharaui por la muerte de Mohamed Abdelaziz,Presidente de la RASD y SG del Frente Polisario pic.twitter.com/a3VPsTWe59
— Ezker Anitza-IU (@IUEzker) 2016(e)ko maiatzak 31
Mohamed Abdelaziz, presidente saharauia zendu da. Saharako herriarentzat galera handia. @aralaralderdia
— Inaki Irazabalbeitia (@inakiXabier) 2016(e)ko maiatzak 31
Askapenak nabarmendu du "saharar erresistentziaren sinboloa" izan dela Abdelaziz, eta "duintasun eta elkartasunaren adibide garbi den saharar herriari" doluminak eta elkartasuna helarazi dizkie.