Erreakzioak
Atutxa: "Burua argi dugu eta herriarengandik babestuak sentitzen gara"
Euskal Autonomi Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian goiz guztia pasatu eta gero, ataeran, hiru inputatuek "burua argi" dutela eta "herriarengandik babestuak" sentitzen direla azpimarratu du Juan Mari Atutxa Legebiltzarreko presidenteak. Atutxak eskerrak eman dizkie Bilboko Albia lorategian bildu diren alderdietako ordezkari eta herritar guztiei, eta jendeari bere eginbeharrak egitera joateko deia egin die, "gaurkoak luzerako joko du eta".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu