Atutxari "betoa ezartzea ze arduragabekeria den" azaltzeko alderdiekin biltzen ari da EAJ

2005eko maiatzaren 20a
12:25
Entzun
EAJren BBBko lehendakari Iñigo Urkulluk azaldu duenez, bere alderdia gainerakoekin biltzen ari da Joan Mari Atutxari "betoa ezartzea ze arduragabekeria den azaltzeko". Ekintza horren helburua, EAJ "zigortzea" dela esan du. PSE-EEri ere zuzendu zaio, eta denek "jokatu" dezaketela abisu eman dio, eta Espainiako Gobernuan PSOE gutxiengoan gobernatzen ari denez, haiek ere "ahul" daudela gaineratu du.

'Radio Euskadi'-n egin dioten elkarrizketan esan duenez, EAJ "oso arduratsua da" jokabide hau edukitzerakoan, eta beraz, kontzientzia lasai duela azpimarratu du. Alderdi batzuen jokaerak "egonezina" sortarazten diotela ere esan du, "zenbat eta okerrago, orduan eta hobeto" jarrera dutelako. Gainerako indarrei, ez diela egoera aldatzeko jarrerarik ikusten dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.