Karmelo Landa. Batasuneko mahaikidea eta unibertsitateko irakaslea. 1995. urtean HBko mahaikide izan zen. HBko buruzagitza espetxeratu zutenen artean izan zen. Ostegunerako greba egunera deitzeko prentsaurrekoan parte hartu zuen, igandean.
Mikel Etxaburu. Batasuneko mahaikidea. Grebarako deia egiteko prentsaurrekoan parte hartu zuen.
Karmele Aierbe. Batasunaren Mahai Nazionaleko kidea. Larunbateko prentsaurrekoan izan zen. Baita otsailaren 4an Pernando Barrena eta Patxi Urrutiaren atxiloketak salatzeko agerraldian ere.
Eusebio Lasa. Politika sozial eta ekonomikorako arduraduna Batasunaren Mahai Nazionalean.
Aitor Aranzabal. Batasunaren Mahai Nazionalak Gipuzkoan duen arduraduna izatea egozten diote.
Joseba Zinkunegi. Kazetaria eta Batasunaren komunikazio taldean lan egin izan du. 2005eko irailetik Batasunaren aurkako auzian inputatuta dute.
Josetxo Ibazeta. Donostian EHko zinegotzi izana. Pernando Barrena eta Patxi Urrutiaren atxiloketak salatzeko prentsaurrekoan parte hartu zuen, Karmele Aierberekin batera.
Iñigo Balda. Batasunaren zinegotzi izana Donostian. Egun, Auzitegi Gorenak baliogabetutako Baga Boga plataformako ordezkaria da.
Peio Galvez. EHAKren prentsa arduraduna. 2005etik dute inputatuta.
Jesus Mari Agirre. EHAKren diruzaina. Garzon epaileak inputatu egin zuen joan zen asteazkenean.
Sonia Jacinto. EHAKren apoderatua. Asteazkenean inputatu zuen Garzonek.
Mikel Garaiondo. EHren hautagaia izan zen 1999ko udal hauteskundeetan.
Txema Jurado. Euskal Herritarrok alderdiaren zinegotzi izandakoa.
Nuria Alzugarai.
Atxilotuak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu