Atzera bota dute Jose Ignazio Gaztañaga presoaren zigorra eteteko eskaera

2007ko maiatzaren 15a
18:26
Entzun
Parot doktrina aplikatu zion Espainiako Auzitegi Nazionalak Jose Ignazio Gaztañaga euskal presoari eta defentsak helegitea aurkeztu zuen erabaki horren kontra, behin betiko erabakia hartu bitartean aske utz dezatela eskatuz. Eskaera ez du aintzat hartu orain Auzitegi Gorenak, Gaztañaga preso "oso delitu larriengatik" dagoelako eta zigorra betetzeko oraindik 12 urte falta zaizkiola iritzita. Gaztañagak espetxean jarraituko du Auzitegi Konstituzionalak behin betiko erabakia hartu arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.